Unnamed: 0
int64 0
3.01M
| text
stringlengths 77
45.5k
|
---|---|
1,300 |
Iru eko entzierroan zezenen aurrean korrika egitearen ametsa artean adin txikikoa zela bete zuen Alex Berasategik Erik Etxeberria Dioni eta biok joan ginen haren aitaren lagun batekin Altua naiz eta foruzainek ez zidaten arreta deitu Estraineko entzierroa ordea gozatu gabe pasatu zitzaion mutilari Jendea korrika hasi zen lurrera erori nintzen eta zezenen zarata entzun nuen baina ikusi ezer ere ez Anaia gazteak urterekin egin zuen korri aurrenekoz entzierroan urterekin joan nahi nuen baina anaia alu honek ez zidan utzi Bi urtetan lortu zuen ni etxean geratzea baina gero urterekin hala esan nion Nahi baduk gera hadi heu etxean ni banoak eta Anaia zaharrenak dio ez ziola graziarik egiten Asier entzierrora joateak Nik banekien han zer jendetzaeta izaten den eta beldurra ematen zidan Gazteenaren esanetan lehen aldi hartan ez zuen ezer handirik egin Entzierroa barrutik zernola izaten zen ezagutzeko albo batean geratu nintzen Hurrengo egunean zezena ukitu nuen eta haren bizkar gainean apoiatuta egin nituen metro batzuk korrika Izugarria izan zen
|
1,301 |
Goizeko zortzietan botatzen dute entzierroari hasiera emateko txupinazoa Iru ean eta zazpiak alderako ixten dute udaltzainek entzierroko ibilbidea etan irteten dira zortzi bat mutil Azpeititik eta Arrotxapea auzoan uzten dituzte autoak zezenen ukuiluak dauden lekutik ehun bat metrora Handik entzierroaren ibilbidea hamar bat minutura dago eta oinez joaten dira Zezenen aurrean korrika egin aurretik bi anaiek elkarri zorte ona opatzen diote eta besarkada ematen dute Entzierroa bukatzean berriz anaia eta biok ondo gaudela ziurtatzen dugu eta gainontzeko azpeitiarrekin elkartzen gara Ondoren guztiok Iru azarra tabernara joaten gara gosaltzera eta telebistan entzierroaren errepikapena ikustera
|
1,302 |
Hutsik egin ezinezko hitzorduak dira sanferminetako entzierroak Berasategi anaientzat Duela bi urte Alfaroko entzierroan eskumuturra hautsi nuen eta Iru eko sanferminetan igeltsua nuen Urte guztia zain egon eta gero nola galdu ba entzierroa Anaiak lagundu zidan igeltsua mozten eta ferula bat jarrita atera nintzen dio anaia zaharrenak Oraingoz adarkadarik ez dute inoiz jaso eta haien helburua da entzierroan gozatu eta osorik etxera itzultzea
|
1,303 |
Erakundeko presidenteak uste du hauteskundeen ostean osatutako parlamentuak aldebakarreko independentzia aldarrikapena egin dezakeela eta urte eta erdiko epean sor dezaketela estatu independentea
|
1,304 |
Konstituzionalak kontsultaren baliogabetzeari eutsiz gero boz plebiszitarioak egitea proposatu du Kataluniako Trantsizio Nazionalerako Kontseiluko presidente Carles Viver PiSunyerrek Arazoa da Konstituzionalak epairik eman ezean botoa emateko unea ez dela legezkoa izango Azaroaren ko data atzeratzeko aukerari dramatismoa kentzeko eskatu du Badirudi ezin bada bozkatu prozesua etengo dela gauzak perspektiba gehiagorekin begiratu behar dira prozesu luzea eta zaila da
|
1,305 |
Haren ustez azaroaren an kontsultarik ez egiteak ez luke herritarren desmobilizazioa eragin behar eta horretarako eman beharreko pausoetako batzuk iragartzea jo du egokitzat
|
1,306 |
Hauteskunde plebiszitarioetara independentziaren aldeko zerrenda bakarra edo puntu komun hori duten zerrenda bat baino gehiago aurkez daitezkeela uste du Viverrek Aukera horrek Kataluniako Parlamentuan gehiengoa eskuratuz gero aldebakarreko independentzia deklarazioa egin lezake parlamentuak eta urte eta erdiko epean estatu independentea sortu
|
1,307 |
Aukera hori jaso zuen Kataluniako Trantsizio Nazionalerako Kontseiluak Kataluniako Gobernuarentzat eginiko txostenetako batean Nolanahi ere aste erabakigarria izango da Kataluniako etorkizun politikoari buruzko kontsulta egingo den ala ez erabakitzeko
|
1,308 |
Honaino iritsi zarenez eskaera bat egin nahi dizugu irakurtzen ari zaren edukia eta egunkaria babestea konpromiso ekonomikoa hartuz Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa BERRIAren etorkizuna bermatzeko Sarean eskaintzen dizugun edukia irakurtzen duzuen milaka irakurleek proiektuari ekarpena eginda urrutira iritsiko ginateke
|
1,309 |
Kazetaritza libre ireki eta independentea egin nahi dugu euskaldunontzat Euskaraz informatzea delako gure eginkizuna eta zure eskubideaLagun gaitzazu bide horretan Idatzi gurekin etorkizuna Geroa zugan
|
1,310 |
Burutapen zenbait etorri zitzaikidan desertutik Euskal Herriko txoko honetara bueltarako bidaia egin nuenean Bapatean Zizekek esandako baieztapen batzuek zentzuz bete ziren Badituelako gure lagun filosofoak pasadizo ugari non desertua fantasia eta biolentzia aipatzen dituen Era berean bere bizipen ugari ere aireportuetan husten da Hegazkin batetik bestera dagoen tartean portatila edo liburua jasotzearekin batera oinez beste aparatu hegalari magiko horietako batean sartzeko tartean alegia Eta hainbatetan aipatzen duen fantasia zeharkatzeko beharraz gogoratu nitzen Badago airportuetan orokorrean hitzeginda fantasiazko mundu oso bat Aireportuei buruz orokorrean hitzegitea ere obligazio bat da ez bait dago erreferentzia garbirik non edo zein lekutan zauden jakiteko eraikin arkitektoniko horien barnean Badago hala ere jendea bideratzeko patu diseinu bat Badute nork nora joan behar duen eta zein momentu edo lekuan erosketarik egitea eskaini behar zaion ongi pentsatua Desertutik zatozenean aldiz beste desertu batean sartzen zarelaren inpresioa hartzen duzu
|
1,311 |
Errealaren desertuan sartu ordez fantasiaren desertuan murgiltzen da bat Derridak esango du koba batetik atera orduko beste baten barnean aurkitzen dugula geure burua Agian ez zaio arraoizirik falta Hala ere benetako desertua hamaika mila metrotara nengoenean aurkitu nuen Nere elementutik guztiz kanpora alegia Ken Robinsonen arabera bakoitzak aurkitu behar du bere elementua eta pasioa lotzen duten momentua Baina ez dio ezer elementutik guztiz kanpo pasiorik gabeko eta behartutako momentuez Halakoa bait zen bidaiari guztion egoera hegazkin hartan Argi dago geure buruak algodoi zurizko itxaso urdintsu bateko desertuan aurkituko genituzkeela hegazkineko ateak irekiko balira Erreala hantxe zegoen Lacanen erreala aurrez aurre ikusteko gai ginen denak denak hortaz konsziente ez ginen arren Ez zegoen nondik alde egin leku hartatik ez bait dago nora jo errealez asetutako desertu urdin horretan Ez dago laguntzarik edo atzeko aterik zein larrialditako aurreikuspenik handik aterako gintuenik arazorik balego
|
1,312 |
Paradoxen gailurrean hegaldiko azafata prediseinatuek oilaskoa eskaini ziguten bazkari bezela Lurretik bertikalean hamaika kilometroetara eta orduko bederatzireun kilometroetara gindoazela hegan egin ezin duen hegazti bat jarri ziguten gure barrenak berotzeko Zizeken ikaspenek zentzuz bete ziren orduan Alde batetik hobeto ulertzen dut orain zergatik dabilen punta batetik bestera bidaiaz bidaia aireportuetako fantasiak zeharkatuaz desertu urdintsuaren errealan murgiltzeko Bestetik ezinbestekoa zaigun muzkin fantasiosoaren ondotik errealarekin guztiz elkarbizi ezinaren ohean maindireak eta gaua astunak egiten zaizkigu Oilaskoa jan behar hegan egiten nuen bitartean oilasko hark hegan egin zezan nolabait Bakoitzak bere hamsterra baitugu fetitxismo ironiko horri eskerrak Aldi berean gauza berdina gertatzen zaie egun demokrazia lau haizeetara aldarrikatzen dutenei Badaude gutxi batzuk democracia real ya mugimendua besteak beste demokraziaren fundamentalismoan askapen bidea ikusten dutenek Puerta del Sol delakoan egunak pasa ditzakete aireportuetan zehar joango balira bezela arauen inplementazio berri bat aldarrikatuaz Erabakiak desioaren lekua betetzea eskatzen dutenak dira Bilduren adibidea dugu gertuagu eta argiago jarrera honen karikatura bezela Torquemadaren garaian eliza baino instituzionalistagoak zirenak ere bazeuden kristo gurutzean jarri zuteneko sekten eszisioen antzera
|
1,313 |
Badago krisi momentu orotan sistemaren hobetzerako sistema baino sistematizatuagoa eskatzen dutenak Demokraziak porrot egin duenean demokrazia orain lelopean kalera irtetzen direnak daude Eskubideak eta tolerantzia modu intolerante eta besteen eskubideen gainetik aldarrikatzen dutenak dira Demokrazia fundamentalista hauek zeintzuek errebolta zibilak probokatzen dituzten ekialde hurbilean hango petrioloaren jabe egiteko Txinaren boterea murrizteko azken txanpa bezela sistema politiko kontrolatu berberak imposatzen dituzte konkistatutako lurraldeetan Gure kanpoko arraultz azala nola edo ala defendatzearen fundamentalista sutsuak berriro ere Badiou esaten duen bezela bestearen diferentzia soilik onargarri egiten dutenak diferentzia hori berbera diluitzen bada Edo demokrata zara edo antisistema zara Ez dago tarterik tartea bait da beti kritikaren lekua galdera ikurrak berezko duen bizilekua Fantasian bizi denak ordea koba batetik atera eta kanpoan dagoela uste duen horrek ez du oilaskoa jango bakarrik mirestu ere egingo du bere hegaldi motzean Bere elementutik guztiz kanpo dagoela hau da botererik ez duela eta desio hutsean mugitzen dela ez du ikusiko
|
1,314 |
Fantasia ez da kanpotik kanporako mugimenduan zeharkatzen Ez da haundien politikaren ligan sarrera lortu osteko garaipena Barrutik barruko prozesua da fantasia ikustearena lehenengoa eta fantasia txikitu ostean zeharkatzearena Euskeraz txikituk duen azepzioa eskertzekoa da kasu honetan zaborrik uzten duen txikizioa behar baita barrutik aldaketa sustatzen duena kanpoko fatxadan geratzen ez dena Txikitxiki jokoan parekotasunean eta ez berdintasunean alegia hamaika kilometro lur gainetik egonik ere oilaskoaren konzientzia ernaratzen duena
|
1,315 |
Orain dala urte emon zituan bere lehenengo pausuak pailazo taldeak eta urteurrena ospatzeko zeozer berezia egin nahi izan dabe Pirritx Porrotx eta Marimototsentzat zeozer berezi hori Joan Mari Irigoienegaz orain eskuartean dogun diskoliburu hau plazaratzea izan da izan be idazle donostiarrak liburu asko idatzi ditu bere ibilbide literarioan zehar eta horreen artean Metak eta kometak izeneko olerki liburua dago Lan honetatik hartu ditue poemak
|
1,316 |
Xabier Amuriza bertsolariak be parte hartu dau Antzinako zuhaitza lanean testuen errezitalak egiten eta autortu dauenez Irigoienen testuen ahots izatea niretzako bizitzearen emoitzarik ederrenetakoa izan da
|
1,317 |
Xabier Zabala musikariak bere aldetik poemak abesti bihurtu ditu eta Garate estudioetan grabau dabe diskoa Kaki Arkarazoren eskutik Xabik ametsei musikea jarten badeutse guk musika hori gauzatu egin dogu diskoa plazaratu eta Euskal Herriko umeen eskura jarriz
|
1,318 |
Liburuko ilustrazinoak barriz Jose Luis Zumeta margolariak egin ditu Pirritx Porrotx eta Marimototsek dinoenez kantetako ikusteko oparitzeko irakurteko lana sortu dabe eta emoitzeagaz oso pozik agertu dira
|
1,319 |
Ez dut sobera maite Ipar eta Hego Euskal Herrien arteko aldeak nabarmentzea baina urte berriarekin batera etorri diren prezio igoera madarikatuek eta horiei buruzko datuek zenbait kontu ezin saihestera naramate
|
1,320 |
Soldatarekin lotutako aldeak adibidez Mariano Rajoy Espainiako presidenteak pozik iragarri zuen langileen gutxieneko soldata igo eginen zuela urte berriarekin batera zer eta eurora Oso pozgarria ez zait iruditu niri behintzat kontuan hartuta neurri horrek berez eragiten dien Gipuzkoa Bizkai Araba eta Nafarroako herritarrek gutxienez soldataren herena ez bada erdia xahutu beharko dutela alokairuan eta beste zatia biziraupenean Baina begiratu Lapurdi Baxenabarre eta Zuberoari eragiten dion Frantziako Gobernuko datuari eta hamabi pagatan banatuta eurokoa da gutxieneko soldata Hego Euskal Herrikoa hamalau pagatan banatzen den arren ia bikoitza
|
1,321 |
Datuok kontuan hartuta nekeza iruditzen zait Ipar Euskal Herriko biztanleek azken urteotan abertzaleen zati batek independentziaren alde hartu duen argudioarekin bat egitea independentzia hobeki bizitzeko behar dugula alegia Hobeki bizitzeko non baino
|
1,322 |
Baina egia da halaber ongi bizitzea ez dela zertan izan soldata ona izatea Ongi bizitzea izan baitaiteke kalera atera eta jendearekin trago bat hartzeko harremantzeko erraztasuna izatea ere Edota euskaraz egiten duten mediku administrazioko langile eta unibertsitateko irakasleak izatea haien euskara maila zalantzazkoa izan arren Edota herriak maiztasunez lotzen dituen garraio publiko bat edukitzea Alegia Gipuzkoan ikusten ditudan ezaugarriak eta Lapurdin ez
|
1,323 |
Aukeraketa bat egin behar izanez gero ez nuke jakinen erraten zein lekutan bizi gaitezkeen ongien Elkarren arteko zubiak eraikita bakoitzeko onenak hartu eta txarrenak utz ditzakegu agian elkarrekin hobeki bizitzeko
|
1,324 |
Honaino iritsi zarenez eskaera bat egin nahi dizugu irakurtzen ari zaren edukia eta egunkaria babestea konpromiso ekonomikoa hartuz Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa BERRIAren etorkizuna bermatzeko Sarean eskaintzen dizugun edukia irakurtzen duzuen milaka irakurleek proiektuari ekarpena eginda urrutira iritsiko ginateke
|
1,325 |
Kazetaritza libre ireki eta independentea egin nahi dugu euskaldunontzat Euskaraz informatzea delako gure eginkizuna eta zure eskubideaLagun gaitzazu bide horretan Idatzi gurekin etorkizuna Geroa zugan
|
1,326 |
Irakurtzen ari zaren edukia libre ematen jarraitu nahi dugu Euskaraz informatzea da gure eginkizuna zure eskubidea Sareko irakurlea bazara konprometitu zaitez irakurtzen ari zarenarekin Geroa zugan
|
1,327 |
Bilduk gobernu programa aurkezteko gai bakarreko osoko bilkura oposizioko taldeek bultzatu dute gaur goizean hasi da bozeramaileen hitzaldiekin EAJPNVren eledun Markel Olanoren ustez errespetu falta izugarria da Foru Aldundiaren Gobernuak atzo Pasaian Bilduko boto emaleei zuzendutako ekitaldian programa aurkeztea hain zuzen gaur gipuzkoar guztioi aurkeztu behar zionean Are gehiago gobernu planak duela hilabeteak aurkeztua egon behar zuen
|
1,328 |
Ildo beretik Olanok honakoa gogoratu du Irailean eskatu genion lehenbiziko aldiz Foru Aldundiaren Gobernuari programa aurkezteko baina ez genuen arrakastarik izan eta orain bilkura hau deitu behar izan dugu eta beste behin Foru Aldundiak bilkurari errespetua falta egin dio
|
1,329 |
EAJPNVren bozeramailearen aburuz atzo Pasaian Bilduren aginteko Foru Aldundiak egindako ekitaldia kontraprogramazioa da izan ere gaurko bilkuran aurkeztu beharrekoak azaldu zituen Hau da Aldundiak agerian utzi du Batzar Nagusiei dien legitimitate eza Gainera gonbidapenean argi gelditzen zen Bilduren boto emaileentzako ekitaldia zela eta horrek erakundeen arteko errespetuaren limite guztiak gainditzen ditu
|
1,330 |
Honenbestez jeltzaleen eledunak azaldu duenez oso haserre gaude eta segidakoa galdetu du Foru Aldundiaren Gobernuak Batzar Nagusiei erakundeibilbiderik ematen ez diola ikusita Zein da Batzar Nagusien lana eta ondorioz etorkizuna
|
1,331 |
Era berean Markel Olanok azpimarratu duenez Garitano jauna legeak behartuta eta oposizioaren ekimenez etorri da gaur Batzar Nagusietara Gainera bilkura hasi denean jaso dugu egitasmoa eta beraz ez dugu aztertzeko ez oposizioari dagokion lana egiteko hau da gobernuari kontrola egiteko aukerarik izan
|
1,332 |
Hortaz Olanoren ustez berandu da izan ere hauteskundeak egin zirenetik urtebete pasa da eta gobernu plana behartuta aurkeztu behar izan dute Are gehiago legealdia hasi eta sei hilabeteetara aurkezten ez diren egitasmoak ez dira egingo hots legealdia gaizki hasi zen eta dagoeneko ez du erremediorik
|
1,333 |
Halaber gobernu programari buruz hona hemen Markel Olanoren hitzak Ez ditu egitasmo batek izan behar dituen puntuak lehenik ez du egoeraren gaineko hausnarketarik egiten eta gainera dauden arazo nagusienak ez ditu aipatzen Bigarrenik ez du etorkizunaren argazkirik egiten ezta erabakiak hartzeko modurik edo partehartze prozesuak garatzeko erarik ere Hirugarrenik ez du gobernatzeko eredurik ez gobernuaren antolaketarik aipatzen Eta azkenik oposizioak bere lana egiteko tresnarik gabe jarraitzen du alegia gobernuaren kontrola egiteko
|
1,334 |
Amaitzeko EAJPNV batzarkide taldearen bozeramaileak honakoa azpimarratu du Kezkagarria da gauden egoeran diputatu nagusiak ez ekimenik ez Batzar Nagusiek adostutakoa betetzeko borondaterik izatea
|
1,335 |
Sorayak urtebetetzeen berri eman digu Gaur Andeka Bay nen urtebetetzea da urte betetzen ditu Eta aste honetan Oier Pazok Unax Arribasek Talia Borjak eta Garazi Cordonek ere urteak bete dituzte
|
1,336 |
Haizenek gaurko albistea eskeini digu Oinbusa ekimena azaldu digu Oso ondo dago ea bikain egiten dugun eta ume askok parte hartzen duten
|
1,337 |
Gero Taliak urtebetetzeak aipatu dizkigu Gaur ez du inork urterik betetzen baina aste honetan bete dituztenei zoriontzeko aprobetxatu du Eneritz Corral Izaro Delgado Kevin Tasc Haizea Rodriguez eta Andoni Orozko
|
1,338 |
Garazik Anek Elederrek Eneko eta Luciak zergatik Felix deuna aukeratu zen azaldu digute Adharak esan digun bezala oso interesgarria izan da ezta
|
1,339 |
Luciak oso olerki polita eskeini digu bere lagunen laguntzarekin eta amaitzeko txiste pare bat bota dizkigute Garazik Enekok eta Anek
|
1,340 |
Gero Izortzek urtebetetzeak aipatu dizkigu Gaur ez du inork urterik betetzen baina aste honetan bete dituztenei zoriontzeko aprobetxatu du Eneko Estebanez Camila Jimenez Maialen Pazos Markel Ardila eta Manuel Antezana
|
1,341 |
Jarraian Nahikarik gaurko albistea eskeini digu Eta gaur Ortuellako jaiak hasten direnez zergatik San Felix de Cantalicio ospatzen den azaldu digu
|
1,342 |
Gero Liamek urtebetetzeak aipatu dizkigu Gaur ez du inork urterik betetzen baina bi aste hauetan bete dituztenei zoriontzeko aprobetxatu du Sendoa de Dios Asier Chicote Ekhi Doncel Miguel Valdes tima Hern ndez Elvis Lenis Aizane Lores Ian Soldevilla eta Esperanza Hern ndez
|
1,343 |
Johann Gottlieb Naumann alemaniar konpositoreak genero operistikoa eta musika sakroa landu zituen eta haren lanen artean nabarmendu ziren meza laburrak eta azioni sacre delakoak hala deitzen baitzitzaien Metastasioren oratorioei zeinaren La Passione di Ges Cristo libreto ospetsua askotan interpretatu baitzuen Naumannek Hain zen nabarmena haren katalogoa Johann Adolf Hassek berak XVIII mendearen erdialdeko Europako musikako izen erabakigarrienetako bat Naumann gomendatu zuen Dresdengo Gorteko kaperaburu posturako an Gaur egun ordea Johann Gottlieb Naumann aipatzen denean izan ohi da gogoratzeko Dresdengo Amena konposatu zuela Baina zer da Dresdengo Amena Naumannek Dresdengo Gortearen Errege Kaperan lan egiten zuen zerbitzu liturgikoetan eta sei notatako sekuentzia bat sortu zuen korurako pentsatua Motibo sinple hura hain gertatu zen gustagarri berehala zabaldu zen gorteko zerbitzu erlijiosoen mugez harago eta Saxonia osoko elizaerritualetan integratu zen eliza katolikoenetan zein protestanteenetan Eta datu hori azpimarratzekoa da Dresdengo Amena ez da lotu behar soilik cantus firmus luteranoarekin izan ere erritu erromatarreko musikazerbitzuetan ere naturaltasun osoz aprobetxatu zuten
|
1,344 |
Musikazalearentzat Dresdengo Amena sei notatako goranzko motibo hori amen baten txikitasunean handitasun lorios barea biltzen duen hori guztiz aparta da kontuan hartu behar da etik aurrera konpositore handi askok erabili zutela material hori beren obra nagusietakoren batean Batzuetan kamuflatuta erritmodiseinu alternatiboen artean beste batzuetan aipamen argitsu baten bidez nabarmenduta baina betiere oso posizio sinbolikoa agertzen zuela konposiziomotiboen arkitekturan Brucknerren Bederatzigarren Sinfoniaren Adagioan eta gutxienez haren hiru motetetan kasu koru mistorako egindako erlijiopieza zirraragarri horietan bat egiten dute Errenazimentuko polifoniak eta Erromantizismoaren ondorengo kromatismoak Christus factus est WAB Virga Jesse WAB eta Vexilla regis WAB azken hori ko Ostiral Santurako konposatua hain zuzen ere Motibo hori bera beste autore askoren obran ere agertzen da besteak beste Gustav Mahlerren Titan sinfoniaren laugarren mugimenduan planteamendu ekaiztsuko sekzio baten amaierako autoafirmazioariketa gisa Alexander Scriabin errusiar konpositore zerutar eta lurtar handiaren sinfonian Poema jainkotiarra izenez ezagun den horretan eta bereziki nabarmen argi Manuel de Fallak Pedro Calder de la Barcaren auto sakramentala taularatzeko konposatu zuen izen bereko Munduaren antzeztoki handia obraren bigarren partean Dresdengo Amenaren Tokata piezan hain zuzen zeinak Alfonso Xaren kantiga bati sarrera lentoa egiten baitio Nolanahi ere bi egile nagusi dira Dresdengo Amena hartu eta bere musikalerro gogoangarrienetako batzuen adierazpide bihurtu zutenak Felix MendelssohnBartholdy eta Richard Wagner sinfonia Re maiorrean Opus Erreforma delakoan eta Parsifal delakoan hurrenez hurren
|
1,345 |
ko urtarrilaren an Richard Wagnerrek azkena izango zuen obra amaitu zuen Parsifal zeina urtebete lehenago zur eta lur gelditu zen Hermann Levi zuzendariari eskaini baitzion artean bigarren edizioa zuen Bayreutheko Jaialdian estreinatzeko eta halaxe izan zen opera hura hurrengo uztailaren an interpretatu zen lehen aldiz ean euriak eta haizeak gogor jotzen zutelarik Egun hartan Festspielhaus antzokian entzun zen lehen musika hain zuzen bertako patronatuarentzat antolatutako funtzio erreserbatuan Preludio Vorspiel bat izan zen eta forma hori berria zen musikaren historian neurri handi batean Ezin zen oberturatzat hartu ez behintzat Gluckek eta Mozartek XVIII mendean zehar hura garatu zuten moduan haiek izan baitziren aitzindari operako gai eta motibo berak erabiltzen operari sarrera egiten zioten pieza instrumentaletan Parsifal operako preludio hartan Wagnerrek errotik irauli zuen XIX mendean operaoberturak antolatzeko baliatzen zen irizpidea zeinaren arabera sarrera haiek karga dramatiko handiko konposizioak baitziren izaera sinfoniko markatua lagun zutela eta Beethovenen Leonoraren lau bertsioek modu paradigmatikoan erakusten dute hori Sonata formaz ari naiz Sonataren oinarrizko eskeman ordura arte operaobertura gehienen hezurdura izan zen hartan bi sekzio zituen aurkezpen halako bat zen abiapuntua sekzio bat tonalitate nagusian eta bestea tonalitate erlatibo maiorrean eta hortik aurrera bi gaiak garatzen ziren era modulatuan garatu ere eta behar izanez gero bariazio labur batzuk baliatzen ziren haiek kontrastatzeko laburbilketa halako batera ailegatu arte non gaiak berriro aurkezten ziren aldaketa logiko batzuk erakusten zituztelarik hain zuzen jatorrizko motiboen arteko informaziotrukeak eragindako aldaketa logikoak Operaentzulearen belarria ohituta zegoen dialektika hori antzematen musikamaterialean Eta Richard Wagnerrek hori dena hankaz gora jarri zuen Parsifal operan
|
1,346 |
Preludioa hiru gairen inguruan egituratzen da Eta hortxe dago musika iraultzaile horren gakoa hiru gai horiek aurkezten dira eta ez dira haien artean nahasten ez behintzat sonata forman ohikoak diren alderatze eta garatzebideetan Orriak erlatiboki baina ez erabat independenteak dira geruza geologikoak izango balira bezala non sedimentaziogeruza horizontalak espazioarenak ez baizik eta denborarenak berarenak baitira gogoratu Gurnemanzek Parsifali esaten dizkion hitz enigmatikoak Hemen denbora espazio bihurtzen da Zum Raumwirdhier die Zeit Gai horietako bakoitzari azkenean izen bat jarri zaio eta izen horiek tamalez ez dute betebetean jasotzen haien muina Lehenengo gaia da Liebesmahlspruch izenekoa hitzez hitz itzulita maitasunoturuntzako solasaldia Wagnerrek berak behin eta berriro esan zuenez nahiz eta Montsalvateko hitzak oso eukaristikoak izan Hartu ene gorputza hartu ene odola denon arteko maitasunaren izenean hartu ene gorputza hartu ene odola ene oroitzapenaren alde motibo horrek ez du zer ikusirik mezaren erritualarekin baizik eta gape ideia grekoarekin zeinaren bidez Maitasunaren adierazpidea bihurtzen baita oturuntza elkartasun unibertsalarena eta izatekotan haren ondorengo caritas ideia kristau primitiboarekin zeina jatorrian oinarrioinarriko bertutea baitzen gerora moral erromatarrak desitxuratua eta zeinaren arabera Jainkoaren baldintzarik gabeko maitasunari erantzuteko modurik onena elkarri maitatzea baita Baina lehenengo gaiari heldu eta Wagner harago doa Entzuleari sentiarazten dio anaitasunezko maitasun beteenetan ere maitatzeak autosakrifizio kuota mingarriak ordainarazten dizkiela zenbaitzuei Bigarren gaiari Grialaren gaia esan ohi dio jendeak Argi eta zehatz esanda Dresdengo Amenaren beste elaborazio bat da Azken finean Naumann Dresdengo Kapellmeisterretako bat izan zen Wagnerren aurreko Oturuntzako solasaldia gaiak izaera xalo monodiko melodikoa du bigarren gaia berriz harmonikoa da eta jite arkaikoa du Komeni da gogoan hartzea Parsifal konposatu bitartean Johann Sebastian Bach izan zela Wagnerren konpositore kuttuna Grialaren gaia deitu ohi zaio bigarren gaiari baina ez dago soilik objektu horri lotuta edozein izanda ere hura irudikatzeko baliatzen den forma izan Arimateako Joseren edalontzia latinez cratalis tradizio katolikoetakoa izan jakiak sortzen dituzten katilu magikoak folkoreetan agertu eta Chr tien de Troyesek gerora nobela eran idatzitako istorioetakoak izan zerutik etorritako harribitxia ortziaren beraren betierekotasuna eta izaera dituena Wolfram von Esenbachen bertsioaren arabera zeina izan baitzen Richard Wagnerrek sakonen aztertuko zuena Operan zehar zer sakratu bat aipatzen den aldiro agertzen da bigarren gai hori esaterako Kundryk erantzuten dionean ezkutarietako bati zeinak esan baitio piztia dirudiela lurrean edonola etzanda Animaliak hemen ez al dira bada sakratuak Sind die Tierehiernichtheilig Lehenengo gaia lau aldiz segidan agertzen da era monodikoan akonpainamendu arpegiatua duela haizeinstrumentu metalezkoetan laburtua eta gero aldatuta modulazioak sartuta bigarren gaia berriz agertu eta bide ematen dio hirugarren gaiari fedearen gaia deituari zeinaren garapena askoz ere zabalagoa baita Eta egia bada ere Preludioaren aurretik hartzen direla berriro bai Dresdengo Amena bai oturuntzako musika Nibelungoen eraztuna obraren antolamenduirizpideaz kontrara bi gai horiek agertu eta desagertu egiten dira isiltasunaren erdian Leitmotiven teknika jakinaren bidez oso bestela areago sima Wagnerrek berak ko apirilaren ean ostiral batez hauxe idatzi zuen bere egunerokoan hodeikumuluak bezalakoak dira desegin egiten dira berriro osatzeko
|
1,347 |
Felix MendelssohnBartholdyk eko lehen seihilekoan konposatu zuen sinfonia enkarguz baina partitura garaiz entregatu ez eta ezin izan zuten baliatu egileak pentsatu bezala Confessio Augustanaren hirugarren mendeurrena arrandia handiz ospatzeko urte hartan antolatu zen musikajaialdian Bi urte geroago estreinatu zen an Berlinen beste zenbait saiakera porrokaturen ostean tartean berrikuspena ere izan zuelarik Esan bezala egileak bestela irudikatu zuen bere obraren estreinaldia Protestantismoaren oinarriak ean idatzi ziren modu ofizialean Lutherren kolaboratzaile argi eta leial Philippe Melanchton erlijioso erreformatzaileak idatzi zituen Karlos Va enperadorearen aurrean Augsburgoko Dietan Hala eko ekainaren egun seinalatua izan zen Prusiako errege Federico Guillermo IIIaren egutegi politikoan eta sarkastikoa bada ere esan liteke berez eta sortzez obra programatikoa izan zen hura programaz kanpo gelditu zela Obraren edukia eta hura ikusteko okasioa bat etorri ez izanaren halabeharrezko horrek erabat etsita utzi zuen Mendelssohn zeina bere bizitza guztian oso kritiko agertuko baitzen partitura harekin azkenik an argitaratu zen egilea hil eta bi hamarkada luze geroago Alabaina ez litzateke justua izango Mendelssohnen sinfonia hau aukera eta okasioa galdu zuen piezatzat hartzea Ospakizun hura bide batez August Eduard Grell organistak ahots maskulinoetarako egindako konposizio oso kontserbadore batek lagundu zuen paradoxak zer diren Grell izan zen Palestrina Alemanian berpiztearen alde jardun zuen egile sutsuenetako bat noren alde eta musikakontrarreformaren liderraren alde Sinfonia honek zeinak egilea hil ondoren hartu baitzuen zenbakia alderdi interesgarri asko ditu esateko konpositorearen ibilbideaz bai eta haren funtsezko gai baten inguruan ere Eta hori ulertzeko Adolf Bernhard Marx aipatu behar dugu orain seguruenik Alemaniako XIX mendeko lehen hamarkadetako musikakritikari teorialari eta pedagogorik nabarmenena zeinaren iritzi eta hausnarketak Ludwig van Beethovenek berak estimatzen baitzituen Marxek harreman estua izan zuen MendelssohnBartholdy familiarekin Izan ere XVIII mendean Ilustrazio judutarrak Haskal izan zuen lider nagusietako baten ondorengoak ziren Moses Mendelssohn filosofoaren ondorengoak hain zuzen eta Marxen eta MendelssohnBartholdytarren arteko adiskidetasuna familia protestantismo luteranoan bataiatu zen garaikoa zen eta horixe egin zuen Jakob Ludwig Felixek berak ere Adolf Bernhard Marxen musikateoriaren indarideietako batek eta hasierako Mendelssohnengan eragin handia izan zuenak defendatzen zuenez musikak ahal handia du gauzak irudikatzeko Teoria horren arabera musikahizkuntzak ahala du entzuleak gertakizun historikoak irudika ditzan irudimenean ikus eta bizi ditzan hortaz musikahizkuntzak ahala du ez bakarrik izaera abstraktua duten bizipenak eta emozioak sentiarazteko baizik eta baita gertakizun erreal sozial eta historikoak biziarazteko ere izan batailak izan bakeakordioak edo izan drama literarioen programek proposatutakoak Uste osoa jarrita musikaren ahal irudikarazle horretan eta Marxen irizpide teorikoak oinarri hartuta Mendelssohnek burubelarri ekin zion seguruenera bere gaztaroko orri distiratsuena izan zen obra hari Udagau bateko ametsa Shakespeareren komedia ezagunari Von Schlegelek eta Tieckek egindako itzulpena abiapuntu hartuta testua laguntzeko sortu zuen musika egiteari alegia Marx pedagogoaren eskutik ere Bach berriro deskubritu eta haren betierekotasuna aldarrikatu zuen bestalde berriz jarri zuen atrilean Pasioa San Mateoren arabera an eta hala ehun urteko ahanzturatik erreskatatu zuen Mendelssohn hil ondoren Marxek eman zion segida Bachen aldeko kanpainari eta ean Adolf Martin Schlesinger editorea konbentzitu zuen ia hilda zegoen partitura hura argitaratu zezan hain zuzen gaur denok obra gailur hilezkorra jotzen dugun hori bera
|
1,348 |
Nolanahi ere helduaroan aurrera Mendelssohn Marxen premisetatik aldentzen hasi zen Erreforma gaia zuen sinfonia hortaz zurrunegia eta markatuegia agertzen zitzaion programa baten arabera egindakoa zela iruditzen zitzaion Dresdengo Amena izenez ezagutzen den goranzko akordeen sekuentzia in extenso tratatu izanak hala hasierako AndanteAllegro con Fuoco zatian nola bigarren mugimenduan vivacean non Amena berriz agertzen den alderantzikatuta baina scherzo arin eta airos baten graziaz azken mugimenduaren apoteosira eramaten du zeinaren sonata forma desegonkortuta gelditzen baita elementu koralak sartzen direlako eta elementu horiek eramaten dute hain zuzen nora eta luteranismoak bere egin duen ereserki karismatikoenera Heinrich Heinek beti bezain argi eta zorrotz Erreforma Protestantearen Marsellesa deitu zuenera eta kondairak dioenez eko ekainaren ean Augsburgoko Dietara sartzearekin batera Alemaniako printze guztiek hura kantatu zuten Melanchtonen testu alemana eskuan Gure Jainkoa gotor sendoa da Einfeste Burgistunser Gott Mendelssohnek ba al zuen arrazoirik pentsatzeko bosgarren sinfoniaren izaera programatiko hura astuna bihurtuko zela gerora Egia da sinfonia honetan ez dagoela laugarrenean dauden saltarelo eta tarantelen kolore bizi liluragarririk Grand Tour goethiar halako bat da musikabertsioan ez eta hirugarren sinfoniako Ezkoziarra atmosferaren argiilun magikorik ere dudarik gabe konpositorearen lorpen sinfoniko handiena baina litekeena da ordea bigarren sinfoniatik hurbil ibiltzea Lobgesang delakotik alegia zeina orkestrarako korurako eta bakarlarientzako kantata formara hurbiltzen baita azkeneko bederatzi mugimenduetan Bibliako zenbait libururen artetik hartuta material programatikoa Eta bidegabea izango litzateke ez balioestea nola uztartzen dituen hain berea duen ukitu klasikoaren fintasuna batetik eta partituraren arkitektura zorrotza bestetik eta ezin pentsatzeari utzi bestalde zenbat emozio bizi izango zituen Mendelssohnek Bach miretsiaren urratsen atzetik abiatutako bidean barna hura ere Leipzigeko Santo Tomas elizako kantorea izan zen eta hark ere musika jarri zion Lutherrek an konposatutako Einfeste koralari eta Kantata BWV sortu Erreformaren Eguna Bestalde gaur partitura hau entzungo dugun honetan hurbil dugu Martin Luther apaiz irakasle eta teologo alemaniarrak Disputatio pro declaratione virtutis indulgentiarum gutuna argitaratu zueneko bosgarren mendeurrena tesik osatzen dute gutunaren edukia eta tradizioaren arabera tesi horiek Wittenberg hiri unibertsitarioko elizako atean iltzatu zituzten ko urriaren
|
1,349 |
Richard Wagnerren eta Felix Mendelssohnen artean izan zen harreman pertsonal halako bat ez estuegia baina bai profesionalki adierazgarria bestelako xehetasun polemikoago batzuek ez dute lekurik programa honetan Wagnerren eta Franz Liszt konpositorearen arteko harremana berriz erabakigarria gertatuko zen bientzat Lisztek gaur egun ahaztuta dugun bere lagun Henry Charles Litolff konpositore eta pianojotzailearen arrastoari jarraiki zeinarekin bide batez esanda antz fisiko ia karikatureskoa baitzuen concerto symphonique deitu zion hasieran bere Bigarren Kontzertua Pianorako lanari Liszti asko gustatzen zitzaion Litolffen jarrera pianorako eta orkestrarako kontzertuak konposatzeko garaian diseinu ez oso konbentzionalak ikertzen baitzituen Nolanahi ere azkenean albo batera utzi zuen izenburu hura izan ere egia zen partiturak erakusten zuela aldez aurretik ezarritako musikaformak hibridatzeko nahia baina hala ere argi zegoen sinfonia bat baino areago hura kontzertu bat zela Eta hala kontzertua pianorako La maiorrean gaur ezagutzen dugun bezala hau da haren laugarren berrikustaldikoa koa jatorrizko eskuizkribua koa da ausartago agertzen da bariazio tematikoen mundua esploratzeko orduan lehenengoarekin alderatuta zeinak bide melodiko zoli eta misteriotsuagoa baitauka eta batez ere hura osatzen duten lau mugimenduen progresioa libreagoa baita Bestalde partitura ez dago birtuosismoak estututa sentiberagoa eta sakonagoa da bakarlariaren eta orkestraren ahotsak integratzeko orduan Hala kontzertuan bakarlariak sarrera oso teatrala egiten du zortzidunen filigrana baten erdian eta hemen berriz pianoak bere ahotsa sartzen du arpegio trama delikatu baten bidez haizeen soinu bare etenak apenas ukitzen duela Liszten idazkeran zeina hainbatetan birtuosismoaren apoteositzat jo izan den harrigarria gertatzen da ikustea zenbaterainoko gaitasuna duen egileak gu sinestarazteko pianoak orkestrari laguntzen diola eta ikusarazteko azkenean errebelazio bat balitz bezala pianoak berak lortu duela ez dadin egon jarraitutasunik paper gainean halako kontraste handia duten sekzioen artean nokturnorik intimoena scherzirik liluragarriena eta denik eta amaierarik martzialena
|
1,350 |
Hor aplikatu zuen Lisztek Franz Schubertengandik ikasitakoa Liszt aitzindari izan zen Schuberten musikaren transzendentzia balioesteari dagokionez eta haren pianorako piezetatik bereziki maite zuen Wanderer Fantasia Liszten obraren barnean ausartuko nintzateke esatera modu edo estilo berezi horri dagokionez non melodia bakar batetik abiatuta diskurtso musikalak etengabe sortzen dituen aldaketa tematiko askotarikoak aldaketa horiek kohesioa ematen diote konposizioaren diseinu formalari eta egiturajarraitutasuna banakako mugimenduei eta hala osotasun banaezin batean sublimatuak gelditzen dira Lisztek bi partituratan lortzen duela modu edo estilo berezi horren maila gorena Sonata si minorrean delakoan eta bigarren kontzertu honetan Kokatu gaitezen orain ko abenduan Parsifal opera estreinatu eta handik hilabete gutxira Wagner eta Liszt Franz anaia elkarrekin bizi dira Venezian eta solasean ari dira adiskidetasun luzearen argitan Parsifal operako Porazzi pianorako pasarte ezaguna entzuten ari dira Amets egiten dute mugimendu bakarreko sinfoniak konposatuko dituztela Sinfoniak egiten baditugu Franz ez ditugu gaiak aurrez aurre jarriko hori jada Beethovenek egina du melodia bat irun beharko dugu hura ehundu arte baina drama erabat baztertu gabe Lisztek zeinak hain justu Venezian Hiletagondola pieza konposatu baitzuen abangoardia miniaturista aszetiko eta berantiar baten adierazpidea berau non material tematiko guztia tarteka agertzen diren motibo sinple batzuetara ekarria den atsegin handiz entzuten zion Wagnerri Alabaina bazekien bere bidea beste bat zela suhiarena ez bezalakoa Eta horretan ezin izan zion amen egin
|
1,351 |
Erraztasun aristokratikoaz agintzen du eszenatokian Grosvenorrek hasperen eginarazten dizu pozhasperena trebetasun bakana da hori inondik ere urria iraganean baina baita gaur egun ere David Allen The New York Times
|
1,352 |
an urte zituela BBC Young Musician Competition pianoko finala irabazi zuen Benjaminek eta hori izan zen bere musikakarreraren lehen mugarri nagusia Geroztik munduan barna ibili da pianoa jotzen eta gaur egun pianojotzaile ezaguna da nazioartean Dagoeneko jo du munduko orkestra ezagunenetako zenbaitekin besteak beste London Philharmonic RAI Torino New York Philarmonic Philarmonia Orchestra Leipzig Gewandhaus Orchester eta Tokyo Symphony orkestrekin eta era berean nazioarteko hainbat jaialditan hartu du parte besteak beste Royal Festival Hall Barbican Centre Victoria Hall de Singapur The Frick Collection eta Carnegie Hallen
|
1,353 |
urte zituela Benjaminek BBC Symphony orkestrarekin jo zuen BBC PROMS ko Lehen Gauean eta Royal Albert Hall bete egin zuen an berriz ere itzuli zen BBC PROMSera Royal Philharmonic Orchestra eta Charles Dutoitekin batera eta an BBC Philharmonic eta Gianandrea Nosedarekin ean debuta egin zuen PROMS eko Azken Gauean BBC Symphony Orchestra eta Marin Aslopekin
|
1,354 |
Espainian an debuta egin zuen Palau de la sica Catalanan Piano an Madrilgo Auditorium Nazionalean egingo du debuta Interpretatzaile Handiak zikloan eta an berriz lehen aldiz arituko da Espainiako Orkestra Nazionalarekin eta berriro itzuliko da Palau de la sica Catalanara
|
1,355 |
Operaerrepertorio zabala dauka zenbait erakunderekin hauekin besteak beste Frankfurteko Opera English National Opera Boston Lyric Opera New Yorkeko Metropolitan Opera Erromako Opera Dresdengo Semper Opera Hedelango Opera Jaialdia Berlingo Deeriknielsnutscher Oper Sao Carlosko Teatro Nazionala Malmoko Operaren Antzokia Zuricheko Operaren Antzokia Bregenzeko Jaialdia Eliseo Zelaietako Antzokia Parisen ABAO Hungariako Opera Nazionala eta Galesko Opera Nazionala
|
1,356 |
Orkestraren esparruan hauek zuzendu ditu besteak beste New World Symphony Genevako Ganbera Orkestra Frankfurteko eta Stuttgarteko irratietako orkestra sinfonikoak Gaztela eta Leongo Orkestra Sinfonikoa Lisboako Orkestra Sinfoniko Portugaldarra Strasbourgeko Filarmonikoa Luxemburgeko Filarmonikoa Hego Westfaliako Filarmonikoa Ensemble Moderm eta Erresuma Batuko Northern Sinfonia
|
1,357 |
Gaur gaueko egitarauan West Side Story film osoa proiektatuko dugu eta aldi berean orkestrak zuzenean joko du filmaren soinubanda Azpimarratu behar da elkarrizketak eta jatorrizko abestien ahotsak inglesez entzungo ditugula euskeraz eta erderaz azpititulatuta Kontzertuak gutxi gorabehera bi ordu eta minutu iraungo du gehi atsedenaldia Saul Bassek diseinatutako amaierako kredituekin agertzen den musika barne Musikarekiko musikariekiko eta gainerako jendearekiko begiruneagatik arren eskatzen dizuegu amaierako kredituak bukatu arte eserita egoteko
|
1,358 |
Datuak babesteko Lege Organikoak eta Informazioaren Gizarteko eta Merkataritza Elektronikoko Zerbitzuei buruzko Legeak ezartzen dutenarekin bat etorrita aditzera ematen dizugu zure posta elektronikoaren helbidea gure fitxategietan sartu dugula zurekin harremanetan egoteko eta BOSeko ekintza eta eventoei buruzko informazioa eta eskaintzak bidaltzeko Aipatu informazioa jasotzea nahiko ez bazenu mesedez helbide elektroniko honetara mezua bidal iezaguzu bosbilbaorkestraeus Datuak babesteko Lege Organikoak onartzen dituen eskubideak erabili ahal izango dituzu hau da datuetara sartzeko datuak ezabatzeko eta zuzentzeko eta datuen aurka egiteko eskubideak Horretarako idatzizko eskabide sinatua bidali beharko diozu Juan Cris stomo de ArriagaBilboko Orkestra Sinfonikoa Fundazioari ondoko helbide honetara Abandoibarra etorbidea Bilbo Kasu batean zein bestean zure NANaren kopia ere bidali beharko duzu Zure datuak aldatuz gero helbide horrexetan jakinarazi beharko duzu eta aditzera ematen ez baduzu enpresak ez du inolako erantzukizunik izango horretan
|
1,359 |
Cookieak erabiltzen ditugu gure webgunean erabiltzaileari ahalik eta esperientziarik onena ematen diogula bermatzeko Webgune hau erabiltzen jarraitzen baduzu ados zaudela ulertuko duguAdosCookieen politika
|
1,360 |
Badira ikasle asko eta era guztietako pertsonak beren gorputzaren itxurarekin gustura ez daudenak Beren gorputzak gizenegi argalegi edo besterik gabe itsusi ikusten dituzte Gizenegi ikusten dutenen artean badira batzuek batbatean jateari ia erabat uzten diotenak argaldu nahian Izugarrizko ahaleginak egiteko prest izaten dira baina gehienetan modu desegokiz eta arriskutsuz kilo batzuk jaistearren Ildo beretik jarraituz aipatzekoa da euskaldunen artean azken urteetan gertatzen ari den ANOREXIA gaixotasunak jotako kasuen hazkundea eta kezkatzekoa da Anorexiaz jotako pertsonek beren gorputzak gizen ikusten dituzte nahiz eta horrela ez egon eta jateari uko egiten diote izugarri argalduz anemiak hartuz eta sendatzen ez badira heriotzaraino helduz Gaixo gehienak neskak izaten dira eta eta urte bitartekoak batik bat Gaixotasun larri hau ez da gosea eta miseria dagoen herrialdeetan ezagutzen Aldiz gure gizartean hain baloratuta dagoen argalkeriaren itxurarekin erlazionatuta dago
|
1,361 |
Orain arte aipatutako jarrerak gorputzaren itxurarengatik izaten diren konplexu eta lotsen ondorio dira Azken hauek bultzatzen dute jokaera haietara Halako jarrera izaten dutenen artean ordea badira arrazoi hori konplexu edukitze hori ukatzen dutenak baina argi dago lotsak edukitzeaz lotsatzen direlako ukatzen dutela
|
1,362 |
Hala ere aitortu behar dugu denok edo ia denok ditugula lotsak eta gorputz konplexuak nahiz batzuek gehiago besteek gutxiago Eta normala da guztiz Heziketa kultura kontua baita Gizarte honetan gorputz ederren eredua gorputz politak nolakoak behar duten izan eguneroegunero burubelarri sartzen digute etengabe pelikula iragarki aldizkari telebista eta abarren bitartez Eta gizaki gehienak eredu horretatik kanpo geratzen garenez konplexuak eta lotsak sortzea ez da batere harritzekoa Pertsona gehienak ez gara modelo eskultural bollito bonboi mis horiek bezalakoak izatera ailegatzen eta min ematen digu Denok edo ia denok nahi genuke honelakoak izan gizartean oso estimatua baitago estetika hori baina ezintasun horrek konplexuak sorrarazten dizkigu Etengabe sartzen dizkiguten eredu horiek direla eta gure gorputzaren itxurarekin gustura ez izateak eramaten gaitu gorputza besteen aurrean ezkutatzera edo eta bere itxura aldatu nahi izatera Guztiz erreakzio normala da
|
1,363 |
Eta are gehiago zuen adinean nerabezaroan Garai honetan mutil eta neskatxa izatetik gizon eta emakume izatera aldatzen ari zarete eta bitartean gorputz aldaketa sakonak pairatzen dituzue Aldaketa horiek eta batez ere sexu organoen garapenak lotsa berriak sorrarazten ditu sexuarekin erlazioa duen guztia nahiko zigortua izan delako orain arte Urte batzuk gehiago behar dira egoera fisiko berrira ohitzeko eta onartzeko lotsak neurri handi batetan gainditzen direlarik Prozesu hau guztiori gertatutakoa da eta zuei ere gertatuko zaizue
|
1,364 |
Esan dugu eta eguneroko bizitzan bistan da gizaki guztiek edo ia denek gehiago edo gutxiago gorputz konplexuak eta lotsak bizi izaten ditugula Gakoa da nola bizi izaten ditugun Denetik dago Gizaki batzuk beren konplexuei garrantzia kentzen eta ahazten saiatzen dira beren lotsak gainditzen ahaleginak egiten dituzte beren gorputza den bezalakoa onartzen estimatzen eta maitatzen dute Hitz bitan esateko neurri handian konplexuak eta lotsak gainditzen dituzte Beren gorputzak diren bezalakoak onartu eta gusturago bizi izaten dira Beste batzuk berriz izugarri sufritzen dute konplexu eta lotsa horiengatik Beren konplexuak gogorarazten dizkieten egoera aurrean aurkitzen direnean ez dira gai aurre egiteko eta oso gaizki pasatzen dute
|
1,365 |
Gure gorputzaren itxuragatik gure izaeran eta jarreran sortzen diren gorabeherak Gorputz Heziketa irakasgaian sartzen den gaia ere izanik ondorengo orrietan arazo honi buruz zenbait gogoeta egingo ditugu helburu honekin konplexu eta lotsa horiek ahal den neurrian gainditzen laguntzea eguneroko bizitzan beraiengatik gutxiago sufri dezagun eta norberaren gorputza onartzen eta berarekin gustura egoten laguntzea
|
1,366 |
Goraxeago aipatu dugu gizarte kontsumista eta iragarkiez jositako honetan edertasunaren ereduek duten eragin handia Eguneroegunero telebistak moda eta kotilleo aldizkariak fisiokulturismo aldizkariak pelikulak iragarkiak eta beste komunikabideak bonbardatzen aritzen zaizkigu guregan edertasun eredu zehatz bat sartu nahirik Danone gorputzak bis eta mister txapelketak top modeloen tipitoak gimnasioetako gihartsuak moda pasarelak artisten janzkerak eta abar luzearen bitartez nola jantzi mugitu orraztu usaindu margotu eta beltzarandu behar dugun nolako gorputzak giharrak begiak gerriak neurriak eta abar eta abar izan behar ditugun inposatzen dizkigute nahi eta ez Modak sortzen dituzte modu zehatz batekoak izan gaitezen Beraiek markatzen digute edertasuna zer den Eta oso zaila zaigu eragin horretatik ihes egitea
|
1,367 |
Hainbesterainoko bonbardaketak lortzen du jende gehiena edertasun eredu eta balore horien aurrean makurtzea sinestea eta onartzea Gizarteak oro har edertasun eredu eta irizpide horiek barneratuta dauzka eta asko estimatzen ditu gainera Sasoiko modak agintzen duen modura jantzi eta gorputz itxura edukiz gero oso onartuak izaten gara besteengandik Eta denoi zaigu gogoko ingurukoen estimazioa jasotzea Horregatik saiatzen gara komunikabideak inposatzen dizkiguten edertasun arau horiek betetzen Gizaki gehienak ordea ez gara tipito eta modelito horiek bezalakoak eta beraiekin konparatzerakoan sortzen zaizkigu konplexuak Baina ongi egiten al dugu edertasun eredu horiekin alderatzen Erantzunak zenbait gogoeta izan behar ditu kontutan
|
1,368 |
Batetik esan behar da maiz modelito eta tipito horiek ez direla naturalak ez direla bizimodu arrunt batez garatutakoak Modelo eta artista asko eta askoren gorputzak neurri artifizialez baliatuz lortutakoak dira Hala nola silikonazko titiak eta ezpainak kirurgia estetikoak nonahitik oso dieta zorrotzak gimnasio entrenamendu gogorrak hormonak eta abarrez baliatzen dira Gorputz eskultural horiek lortzeko sakrifizio handiak egin behar izaten dituzte gehienetan
|
1,369 |
Bigarren jakinaren gainean egon behar dugu gorputz estetika horren atzetik izugarrizko NEGOZIOA dagoela izugarrizko interes ekonomikoak daudela Pentsa ezazue kosmetika industriak ile apaindegiek estheticienek arropa dendek bitxi dendek eta abarrek zenbat dirutza mugitzen duten modak direlaeta beraiek bultzatzen eta sortzen dituzten modak noski Eta komeni zaie guk moda horiek jarraitzea gure kontura aberasten baitira
|
1,370 |
Hirugarren galdera filosofiko samar bat egin dezakegu Zer da edertasuna Ikuspegi objektiboa al da Edertasuna denentzako berbera ala norberaren gustuaren araberakoa al da Gauzak berez al dira ederrak eta itsusiak Bistan da edertasuna erabat erlatiboa dela Gauza arropa pertsona bera batzuentzat polita izan daiteke eta beste batzuentzat itsusia Denok ez dauzkagu iritzi estetiko berdinak Orduan zergatik inposatu behar dizkigute modaren bitartez edertasun eredu zehatz batzuk eta ez utzi norberak gustukoena duena aukeratzen Zergatik esan behar digute nola jantzi orraztu usaindu mugitu behar dugun Bistan da arrazoia Edertasun industriak modak sortu behar ditu eta denbora gutxira aldatu jendeak bizitzeko behar duena eta gustukoena duena baino gehiago kontsuma dezan bide batez industria erraldoi horrek negozioa jarrai dezan gogora itzazue moda eta emakumeentzako aldizkariak Behar artifizialak sortzen dituzte eros ditzagun
|
1,371 |
Laugarren argi eta garbi esan behar da gorputz ederra izatea oso ongi dagoela baina ez dela pertsonaren alderdi garrantzitsuena Pertsonaren kalitatea pertsona batek besteengan sortzen duen erakarpenean axola handiagoa izaten dute beste honako ezaugarriek bere nortasuna izaera sentimenduak jarrera kultur maila alaitasuna atsegintasuna Badira makina bat gizaki oso gorputz polita dutenak baina lerdo itzelak direnak Badira ere itsusiak eta oso pertsona atseginak direnak eta baita bollito maitagarri atsegin eta onak direnak Edertasun fisikoa ez da dena
|
1,372 |
Beraz modek eta komunikabideek burubelarri sartzen dizkiguten balore estetiko horietaz paso egin behar genuke ahal dugun neurrian Ez digute batere mesederik egiten Ez dugu eredu horien esklabo bihurtu behar bestela asko sufrituko dugueta Gure gorputzak onartu behar ditugu diren bezalakoak beren edertasun eta akatsekin Gure gorputzak bere itxura eta guzti maitatu zaindu eta beraiekin disfrutatzen ikasi behar dugu hori bai dela garrantzitsua Osasuna eta sasoia izateak esate baterako edertasuna baina garrantzitsuagoak dira zoriontsu izateko Haiei begiratu behar genieke gehiago azken honi baino
|
1,373 |
Hala ere edertasunaren kritika honetan ez dugu beste muturreraino joan behar Ez dugu edertasuna itxura polita gorrotatzeraino iritsi behar eta Gora itsusiak oihukatuz bizi Edertasunari bai ongi dago humanoa da eta betidanik estimatua izan da baina OBSESIONATU gabe eta beste giza ezaugarri pixka bat gorago aipatutakoak adibidez garrantzitsuagoak daudela ahaztu gabe Egia da gainera ezin dugula gizarte kontsumista honen erreferentzia estetikoetatik erabat ihes egin Denoi gustatzen zaigu besteek gu eder ikustea eta jende gehienak modak esaten duenari jarraitzen dio Baina ez gara moda hauetaz itsutu obsesionatu eta samindu behar Ongi dago gure gorputzak gizarteak dionaren arabera ederrak edukitzen saiatzea baina esklabo bihurtu gabe Bestela asko sufrituko dugu eta konplexu asko izango ditugu
|
1,374 |
Ildo beretik jarraituz gogoratu behar dugu gorputz ederra eta polita edukitzea gure esku ere badagoela neurri handian Bi dira hori lortzeko tresnak ariketa fisikoa eta elikadura egokia
|
1,375 |
Badakizue modu egokiz egindako ariketa fisikoak onurak besterik ez dituela sortzen Itxura aldetik esate baterako gizaki lodiei soberan izaten dituzten koipe kiloak erretzen galtzen laguntzen die Beraz argaltzeko oso bide egokia da Bestetik eta beren gorputzak argalegi ikusten dituztenek jakin behar dute ariketa fisikoak giharrak handitzen dituela kiloak irabaziz horrela Itxura eta kalitate oneko kiloak gainera Medikuntzak frogatuta dauka argi eta garbi ariketa fisikoak gizenak mehetzen dituela eta argalak gizentzen
|
1,376 |
Jende arruntaren ustearen aurka argitu behar da bat batean jateari uzteak ez duela balio mehetzeko Mehetze erregimen hauek batetik astakeriak dira anemiak eta osasun arriskuak dakartzatelako eta bestetik ez dutelako funtzionatzen
|
1,377 |
Gorputzak janari falta antzeman orduko erreserbak koipe ehunak handitzen hasten da eta era berean metabolismo basala jarduera maila gutxi gora behera gutxitzen du erreserba gutxiago gastatzearren Beraz jan gabe egunak igaro ondoren nahiz eta kiloak jaitsi koipe portzentajea handiagoa da erregimena hasi aurretik zegoena baino Eta jatera itzultzerakoan berriz egunetako goseak sortu duen jateko gogobizia aurreko egunetan galdutako kiloak eta gehiago berreskuratzera bultzatzen du Bat bateko gose greba hauek ez dute balio izaten mehetzeko
|
1,378 |
Koipezko erreserbak erretzeko egin behar dena zera da metabolismoa igo hori ariketa fisikoaren bitartez egiten da eta era berean koipezko janari gutxi jatea gorputzak behar duena erreserbetatik har dezan Ez dago beste bide mirakuluzkorik Farmazietan saltzen dituzten pilula mirakuluzko horiek gezur hutsa dira eta askotan ondorio larriak ekartzen dituzte osasunerako
|
1,379 |
Oro har batzuk gehiago besteak gutxiago denok edo ia denok izaten dugu lotsa besteren aurrean biluzteko gure gorputza nolakoa den erakusteko sexu organoak bereziki Eta jarrera honen zentzuaz edo zentzugabekeriaz galde genezake Ba al dago arrazoirik gorputzeko zenbait zatiez lotsatzeko estaltzeko Zergatik ezkutatzen ditugu mundu guziak edo mundu erdiak gutxienez dauzkan organoak Zergatik ez ditugu belarriak sudurrak eskuak eta abar estaltzen eta sexu organoak bai Zergatik lotsatu behar dugu gure sexukoen aurrean garen bezalakoak agertzen berdinberdinak baldin bagara Are gehiago zergatik lotsatzen dira batzuk eta besteak ez larru gorritan jarri behar denean Zergatik ez dira lotsatzen oraindik biluzirik bizi diren herrietako gizakiak Amazonasen Afrikako zenbait tribu
|
1,380 |
XX mendearen hasieran hondartzetan lepotik belaunetaraino dena estaltzen zuten bainujantziak erabiltzea derrigorrezkoa zen bai emakumeentzat bai gizonentzat Urteak pasa hala eta polikipoliki bainujantziak txikitzen joan ziren gaur egungo tela puska txikietaraino heldu arte Duela hamarkada batzuk emakumeek hondartzetan titiak agerian erakustea lotsagarria eta delitua zen Gaur egun berriz nonahi ikusten dira Are gehiago badira eta gero eta gehiago hondartza kanpin eta hotel nudistak non adin eta mota guztietako jendea umeak gazteak gurasoak helduak aitonaamonak politak itsusiak meheak lodiak erabat larru bizirik egoten den lasailasai inongo lotsarik gabe Denborarekin aldatzen joan da gorputzeko zein zati diren ezkutagarriak lotsagarriak eta zeintzuk ez mugatzen zuen irizpide soziala Ez ote zaigu gertatuko gaur egun lotsagarria dena biharko egunean ez izatea Martxa honetan biharko egunean hondartzetan nola jantzita bukatuko dugu Donostiako edozein hondartzetan esate baterako ko udaraz geroztik legez onartuta dago nudismoa egitea
|
1,381 |
Garai batetan ikastetxe igerileku eta kiroldegietako aldageletan BANAKAKO dutxak egiten zituzten inork ez zezan beste inor larru gorritan ikus Gaur egun ordea ikastetxe igerileku eta kiroldegi berriek bi aldagela gizonezkoak eta emakumezkoak banatzeko izaten dituzte baina bakoitzean dutxak irekita izaten dira gure ikastetxeko gimnasioko aldagelak lekuko horrela onartuz sexu berdinekoen arteko nudismoa Martxa honetan nork ziurta dezake hemendik urte batzuetara hamar hogei berrogei batek daki ikastetxe igerileku kiroldegi eta leku guztietan gizonezko eta emakumeentzako izango den eta dutxa irekiak izango dituen aldagela bakarra izango ez denik Nork ziurta dezake biharko egunean neskamutilak gizonemakumeak elkarrekin lasailasai naturaltasun osoz aldatu eta dutxatuko ez direnik
|
1,382 |
Argi dago beraz gorputzeko zenbait zati ezkutatzeko jarrera heziketa kontua dela eta aldakorra dela Ez dago arrazoirik biluzi behar denean lotsatzeko eta sortzen zaizkigun lotsak jasotako heziketarengatik dira Hala erakutsi digutelako besterik ez Baina jakinaren gainean egon behar dugu polikipoliki lotsa horiek gainditzen joan beharko ditugula bizitzan zehar egoera berrietara moldatu beharko dugulako eta egoera berri horien aurrean gutxiago sufritzeko Gaur egun ia gimnasio kiroldegi dantza talde kirol talde guztietan dutxatu beharreko unean biluzi behar izaten da norberaren sexukoen aurrean Mediku ginekologo eta erizainen aurrean ere askotan egoera berberean aurkitzen gara Eta zer esanik ez beste pertsona batekin erlazio sentimentala edo sexuala mantendu nahi badugu Konplexuak eta lotsak polikipoliki gainditzen joan beharko gara egoera hauen aurrean ahalik eta gutxien sufritzeko Gainera zer arraio ez dago gure gorputzez lotsatzeko arrazoirik
|
1,383 |
Hezkuntza Legeak Gorputz Heziketa irakasgaian gauza asko lantzea eskatzen du sasoia psikomotrizitatea kirolak jokoak osasuna elikadura gorputzespresioa eta abar Horien artean ikasleek garbitasun ohiturak dutxatzea batez ere bete behar dituztela agintzen du eta irakasleak betetze maila hori kontrolatu eta ebaluatu egin behar duela dio Ikus besteak beste ko ekainaren eko Dekretua ko EHAA eta ko urriaren ko Dekretua ko EHAAn or Ez du besterik zehazten ez nola kontrolatu ezta nota nola jarri Ikasleak dutxatzen diren ala ez ziur jakiteko modu bakarra dago ordea aldagelan sartu eta dutxatzen ari direla ikustea Irakaslea aldagela barruan sartzen ez bada ikasleek erraz engaina dezakete
|
1,384 |
Irakasleak bere sexu bereko ikasleak kontrolatzea onartuta dago eta ikastetxeetan egiten da Irakasleak beste sexuko ikasleak kontrolatzea ez dago hain zabalduta Irakaslea emakumezkoa bada onartuta dago mutilen aldagelan sartzea dutxatzen direla kontrolatzeko eta badira kasuak Baina ikaslea gizonezko bada sekulako erreparoa dago eginkizun hori betetzera nesken aldagelan sartzeko Ez da gizonezko irakaslerik ausartzen
|
1,385 |
Ospitalera medikuarengana joaten garenean ere tokatzen zaizkigun mediku erizain urologo ginekologoak onartu behar ditugu nahiz askotan beren sexua ez izan gurea Gainera batzuetan berean aurrean biluzi behar izaten dugu edo gure gorputzeko zati intimoetan lan egin behar izaten dute Baina ezin dugu tokatu zaigunari gure sexukoa ez delako uko egin eta gure sexu berekoa eskatu Eta izaten ditugun lotsak gainditu behar izaten ditugu Zergatik ez dute arazorik langile horiek mediku erizain ginekologo beste sexuko pertsonengan beren lana burutzeko Gorputz Heziketako emakumezko irakasleek mutil ikasleengan beren lana egiteko eta bai Gorputz Heziketako gizonezko irakasleek neska ikasleengan beren lan bat ea dutxatzen diren ziurtatu egiteko Ez al da hau bereizketa sexista
|
1,386 |
Joseba Koldo Etxeberria Zapirain OreretaErrenteriako Gipuzkoa semea ikasturteaz geroztik Gorputz Heziketako irakasle funtzionarioa Honetaz gain Fisikan lizentziatua Filosofian lizentziatua eta Filosofian doktorea ikasturteaz geroztik Orixe BHIan Gorputz Heziketako eskolak ematen Nire emaila jketxeberriagmailcom
|
1,387 |
Gaur egindako aurkezpenean argi berdea eman dio Gipuzkoako Foru Aldundiak deo proiektuari Ikusentzunezko edukiak sortzeko laborategia ko martxorako erabilgarri egotea Tabakaleran espero dute Iban Arantzabal Goiena Komunikazio Taldeko zuzendari nagusia izango da euskarazko ikusentzunezkoak inplementatzeko hasierako arduraduna
|
1,388 |
Aurkezpenean Markel Olano diputatu nagusia Edurne Ormazabal Tabakalerako zuzendari nagusia eta Iban Arantzabal izan dira Tabakaleraren helburuetako bat sormena eta sorkuntza sustatzea den heinean deo laborategia tresna aproposa izango da Tabakaleraren asmoa ikusentzunezko arloan lanean ari diren sortzaileentzat eta ikusentzunezko industriaren sektorearentzat erreferente bihurtzea da eta baliabideak eskaintzea proiektuak sortzeko garatzeko eta ikusarazteko azaldu du Ormazabalek
|
1,389 |
Iazko abenduan aurkeztu zen deo proiektuaren diseinua eta ko martxoan Tabakalerara eraman zen laborategia Etorkizuna Eraikiz programaren baitan diseinatu eta abiarazi den ekimena da eduki kulturalak sortu eta zabalduko dituena Gauzak horrela erronka nagusia gazteek ikusentzunezko edukiak euskaraz kontsumitzea izango da Ikusentzunezko produktuak gero eta gehiago kontsumitzen dira eta hori kontuan harturik ezinbestekoa da euskararen presentzia areagotzea nabarmendu du Markel Olano diputatu nagusiak
|
1,390 |
Proiektua ko martxoan argitara ematea espero da eta hasierako fasea Iban Arantzabalek koordinatuko du Hain zuzen Arantzabalek berak koordinatu du hausnarketaaldia euskarazko ikusentzunezkoen sektorearekin batera eta horri esker diseinatu ahal izan da proiektua Ateak beti zabalik egongo dira herritarrentzat edonoiz sartu ahal izango dira gune honetan zer eta nola egiten den ikustera esan du Arantzabalek
|
1,391 |
Gipuzkoako Foru Aldundiak euroko dirulaguntza eman dio Tabakalerari eta hortik euro laborategiko azpiegitura martxan jartzeko erabiliko dira Laborategia Tabakalerako lehen solairuan egongo da eta urte hasierarako hainbat arlotako lehen deialdiak egingo dira
|
1,392 |
Zergaitik egin behar dira ekintza azpiegitura etab Kultural denak hiriburuan Gobernu zentralistatik asko du honek Lurralde garapena deslokslizaziotik abiatzen da
|
1,393 |
Bigarren egunez jarraian Goiena Komunikazio Zerbitzua aldundiaren zerbitzura Debagoieneko herritarren zerbitzura noiz Aldundi honek gipuzkoar aberatsenei barkatu dien zergari buruzko informazioa noiz Erakundetatik Herriarentzat baino Herritik eta Herriarentzat dagoen komunikazio proiektu baten beharra gero eta nabariagoa
|
1,394 |
Arkupe kultura etxeak lehenengo solairuan egin zion lekua an Udal Liburutegiari eta egoitza berriak aldaketa handiak ekarri zituen gune bereiziak zerbitzu gehiago eta erabiltzaile berriak Hamar urte geroago toki barik gelditzen hasita dago
|
1,395 |
Ekainean hamar urte beteko ditu Arkupe kultura etxeak eta harekin batera Udal Liburutegiaren egoitzak Aldaketa handia ekarri zuen eraikin berriak leku handiagoa eta aproposagoa eta zerbitzu berriak eskaintzeko aparteko aukera Hala erabiltzaile eta langile kopuruak gora egin zuen baita materialak ere
|
1,396 |
Arratabe jauregiaren alboko eraikinetik egin zuen salto liburutegiak Arkupera Egoitza berriarekin aukera izan zen haur txikiendako txoko bat sortzeko eta urte artekoak non heldu batekin etorri behar duten eta liburuekin lehen harremanak dituzten azaldu du Joseba Lopez de Armentiak hiru liburuzainetako batek Gainera helduen eta haurren guneak bereizi zituzten eta zenbait zerbitzuri euren txokoa egin zieten Hor daude ordenagailuen aldea hemeroteka helduen gunean egunkariak eta aldizkariak irakurtzeko eta ikasteko tokia Ikusentzunezkoak liburutegi zaharrean ere baziren baina hemen euren tokia dute gaineratu du Helduen gunean zortzi ordenagailu daude eta haurrenean lau horiek erabiltzen dituzte informazioa bilatzeko lanak egiteko eta inprimatzeko baita musika entzuteko eta filmak ikusteko ere Gainera wifi zerbitzua dago Lehen ere ematen ziren zerbitzu horietako asko baina batez ere haurrek erabiltzen zituzten
|
1,397 |
Herritar gehiagorengana iristeko asmoz ean ordutegia indartu zuten eguneroko ordu kopurua luzatuta eta zapatu goizetan zabalduta an Bularretik mintzora egitasmoarekin bat egin zuten Ordutik hona haur guztiek dute liburutegiko txartela eta urtez urte goraka doa nabarmen Irakurzaletasuna bultzatzeko hain zuzen ekintza mordoa egin zituzten iaz besteak beste ipuin kontalariekin saioak umeekin bisita gidatuak eta irakurketa gidak argitaratu Biblioporrak Neguko Gida
|
1,398 |
Hamar urte betetzear dela liburutegia txiki geratu dela uste dute Lopez de Armentiak eta haren bi lankideek Aldaketa batzuk egiteko asmoa daukagu lekua irabazte aldera Adibidez mahai gehiago jarri haurren gunean irakurtzeko eta helduen gunean ikasleendako azterketa garaietan berehala betetzen dira eta Baina oraingoz asmoak dira dio eta gaineratu du Irakurketa suspertzeko egitasmoak egiteko gogoa ere badugu baina horretarako aurrekontua handitu egin beharko da eta ez dakigu zein izango den Udalak onartuko duena Egun hiru langile daude bertan horietako bi egun erdiko jardunarekin eta horien lan jarduna handitzea ere bada euren eskaera
|
1,399 |
Asier Arteagak ezin izan zuen Elezkano IIa garaitu Astelena pilotalekuan jokatutako partidan Intzako pilotariak aldiz ederki hasi dute lau terdiko txapelketa San Pedro Jaietako txapelketarako izena ematea ere ireki du herriko pilota elkarteak
|
Subsets and Splits
No community queries yet
The top public SQL queries from the community will appear here once available.